jueves, 28 de enero de 2016

2016: AZPEITIA



Mundu guztiak jakin dezan: iazko urriaren 9an, Gasteizko Portalón Jatetxean burututako zeremonia arranditsu batean Jose Ignazio Garcia Ramosek aginte makila igari zion Eusebio Agoteri, urtebete batez eduki dezan. Horrek adierazten du 2016ko XIIkoen eguna azpeitiarrari dagokiola antolatzea. 

Egun hartan mahain esan zuenez, ahalegin guztiak egingo zituen Frantzisko Aita Santu jesuita Loiolara ekartzeko. Ia, bada.




Para que lo sepa todo el mundo: el 9 de octubre del año pasado, en una solemne ceremonia celebrada en el Portalón de Vitoria-Gasteiz, José Ignacio García Ramos hizo traspaso de la vara de mando (y de currelo) por un año a Eusebio Agote. Eso significa que al azpeitiarra le toca organizar este año 2016 el encuentro de los componentes de la XII.

Por lo que Eusebio dejó caer aquel día, para la celebración le gustaría traer a Loyola al Papa Francisco, jesuita él. A ver, pues.

martes, 19 de enero de 2016

HAUR DANBORRADA 1964 TAMBORRADA INFANTIL




Fernando gure zalduna prest dago, San Sebastián egunean, Santiago berri baten antzera, bere zaldi zuri gainean atera eta ordena apur bat jartzeko hiritar desmadratuen artean. Unea iritsi bitartean hausnarketa serioan dago entzerratuta zaldiko zaintzailea.

Zorte on opatzen diogu bere lantegi horretan. Eta abisua eman diezaigula, zenbat kaltetu atxilotu behar izan dituen.

FOTOGRAFIAS: FERNANDO TEJERO


El guardia montado Fernando se ha preparado. Cual nuevo Santiago sobre su caballo tordo, aparece presto a que en  la fiesta de San Sebastián no se le desmadre ningún ciudadano, por ningún motivo. Hasta que llegue el momento vela armas.

Le deseamos buena suerte en su cometido. Y que nos dé parte de cuántos “perjudicados” ha tenido que enchironar.

====================

Eta orain Fernandok berak aurkezten digu ondoko argazkia / Y ahora el propio Fernando nos explica la siguiente foto:



"La Cantinera Mayor de 1964, es mi querida Ana con la que he tenido 4 hijos donostiarras, dos de ellos tamborreros en la tamborrada infantil de Amara. El generalito que salió aquel año con mi Santa es Francis, el nieto mayor de Franco y la que presidió la tamborrada es su abuela "La Collares" Se la puede ver en el balcón.  Ana sí es auténtica. Os lo digo yo.

Por cierto,  me gustaría ver fotos de tamborreros, hijos y nietos nuestros y de qué compañías son"

jueves, 14 de enero de 2016

ARTXIBOAN DAUDE / ESTAN EN EL ARCHIVO




Berrehun eta hirurogei argazki genituen gure Fotologean (http://www.fotolog.com/txemax). Azkena, iazko abenduaren 17an jarrita. Zaharrena, 2010eko abenduaren lehenean.


Galdu dugu Fotologeko edukia, baina argazkiak nire artxiboan daude, ondo gordeta. Norbaitek bateon bat nahi badu, eska diezaidala.

Hona hemen  batzuk, ikus zaitezten


OHARRA / AVISO 


Teniamos doscientas sesenta fotos en nuestro Fotolog (http://www.fotolog.com/txemax). La última, de fecha 17 de diciembre pasado. La primera del 1 de diciembre de 2010.

Hemos perdido el contenido EN  Fotolog. Pero las fotos están guardadas en mi archivo. Por lo tanto, si alguien tiene interés en alguna en concreto, que me lo pida.

He hecho una pequeña selección para que os contempléis. 

























jueves, 7 de enero de 2016

EZKAURRI.1965



Nork esango zion, ezta?, Pablo Sanchezi berrogeita hamar urte geroago txoko honetan eta berari buruz euskaraz idazten egongo ginela, zergatik eta ESTEren XII promozioko kide aktiboa delako.

Ezagutu al duzue? Hor daukazue, boy scout, Ezkaurriko bazterretan 1965ean kanpaldia egiten ari. Bigarrena eskuinetik, bai! Aldatuta dago, apur bat. Batez ere, eskarmentuz irabazi du, asko. Argazkiko Pablok bizitzari begiratzen zion, zer ekarriko zion irrikan. Gaur egun, berriz, badaki laster seigarren biloba ekarriko diola, kasu honetan neskatoa. ZORIONAK!

FOTOGRAFIA: PABLO SANCHEZ

Quién le diría a Pablo Sánchez que más de cincuenta años más tarde iba a aparecer como protagonista en este rincón, por la única e importantísima razón de ser miembro activo de la XII Promoción de la ESTE.



¿Le habéis reconocido? Ahí le tenéis, de boy scout, en los alrededores de la peña de Ezkaurri, en 1965 de campamento. Sí, es el segundo por la derecha. Es cierto que ha cambiado un pelín. Sobre todo ha ganado en experiencia. El Pablo de la foto miraba a la vida sin saber exactamente qué le traería. Hoy ya sabe que dentro de muy poco le traerá… el sexto nieto, en este caso nietica. FELICIDADES.